Natura eta musika
Kultur proiektua

- Baselizaren birgaitzearekin batera sortu zen
- Sarturberen balioa nabarmendu nahi dugulako, berriz ere bailarako bizilagunak batzen dituen elementua izan dadin
- Batetik erabilera tradizionalak mantenduz
- Bestetik, erabilera berriak emanez. Espazioaren ERABILERA KULTURAL baten bidez: hortik sortu zen proiektu hau garatzeko ideia.
- Ondarea: baseliza ardatz gisa
- Natura: Santurbe paregabe bihurtzen duten ingurunea eta paisaia.
- Jendea, guztiok Santurben izan ditugun bizipenak.
- Hiru elementu horiek konektatu behar ziren; baina, nola? Musikaren bidez!!
- PERTSONEN ETA NATURAREN arteko elkarrizketa bat sortu nahi dugu SANTURBEN.
- Musika emanaldien programazioa
- Eskoletako programa pedagogikoa
- Jarduerak ingurune berezi batean antolatu nahi duen ororendako.
- Paseo atsegin bat bilatzen duen eta musikarekin eta naturarekin elkartu nahi duen bisitari ororendako.
- Guk uste dugu inportantea dela nahi duen orok parte hartu eta gozatzea.
- Bailarako herri guztiak ordezkaturik dauden talde motor baten bitartez. Talde horrek eramanen du antolakuntzaren zama eta berak zabalduko du informazioa herri guztietara.
Santurbe 2016 – Ilargi beteari kantuz
Natura atlantiarra eta mediterranearra elkartzen diren Nafarroako bazter berezi honetan dago Baseliza, mendetan pertsona askoren topagune.
Pago, haritz eta lizarrek larrean dagoen jendetza biltzen dute eta haien kantekin momentua alaitzen duten hegazti espezie anitzen babesleku dira; bitartean, ermitan elkartzen diren bidexketatik makina bat jendek etortzen jarraitzen du.
Amildegiaren behealdetik erreka baten doinuak entzuten ahal dira: bisitarien egarria asetzen duen ur freskoa iturriraino ekartzen duen Santurbeko erreka da.
Antzinatik Santurbeko baseliza Nafarroan eta inguruko lurraldeetan oso errotua izan denez, jende frankoren bizitza oso loturik egon da ermita eta erromeria honekin.
Odietako Udala, bailarako lagun batzuek sorturiko lantalde baten laguntzarekin, proiektu bat ari da sustatzen Santurberen (baseliza eta natur ingurunea) ondare kultural eta naturala balioesteko.
Proiektuaren asmoa da harremanetan jartzea Nafarroako bazter honetan bizi garenon edo hona hurbiltzen diren pertsonen musika lekuak berak sortzen duen musikarekin, biak bat eginez Santurbeko soinu-paisaiaren eraikuntza kolektiboan; nolabait esateko, pertsonen kantuak eta ilargi beteko egunetan bertan sortzen diren kantuak elkartzea.